Urriak 3, ostirala
- 16:00etan. TOPAKETA hasiko da. Parte-hartzaileei harrera autokarabanen gunean. Iritsi ahala kokatzen joen gara. KITa ematea, tiketekin eta Faltzesko informazioarekin. (FALTZESKO EREMUAren Koordinatuak: 42.392996, -1.795971)
- 20:00etatik 22:00etara. Herriko ardo eta pintxo dastaketa (2 ardo, 3 pintxo eta kopa bat oroigarri (8 euro) eta ardo edo pintxo gehigarria (1.5 euro), zuzeneko musikaz alaitua. Ospakizunaren tokian ordaindu beharrekoa, eskariaren arabera.
Urriak 4, larunbata
- 8:30etik 10:00etara. Ogi, opil eta gozo zerbitzua gunean (bezperan erreserbatu erosi nahi dena). Prezioen zerrenda erreserba egiterakoan jakinaraziko da eta ordainketa eskudirutan egingo da produktuak jasotzerakoan.
- 10:00etan. Gunetik abiatuta “El Salvador” ermita, Moroen Gazteluko begiratokia eta “Piloneko entzierroa”-ko aldapan zeharko ibilaldia.
- 11:30etik 14:00etara. “Piloneko entzierroa” museora bisita, 360 graduko murgiltze-esperientziarekin. (25 parte-hartzaileko taldeak egingo dira (1. taldeak murgiltze-bisita egingo du, 2. taldeak etxe tipikoa eta zurgintza-tailerra bisitatuko ditu eta 3. taldeak denbora librea herrian zehar). Goizean zehar taldeak txandaka arituko dira).
- 14:30ean. Herri bazkaria. Lekua eguraldiaren arabera erabakiko da eta Topaketara heltzeko egunean iragarriko da. Prezioan (20 euro pertsonako) entsaladak, izen-ematearen momentuan zehaztuko den bigarren platera (ajoarrieroa, masailak edo txipiroiak) eta kafea. Haurrentzako menu berezia, makarroiak haragiarekin, izango da (15€). Ogia, ura eta ardoa Tximeletaren esku. Norberak eraman behar ditu bere postreak edota likoreak.
- 17:00etan. Familia arteko ginkana herriko kaleetan zehar, haurrak dituzten familiei zuzendua. Doakoa da eta izena eman behar da antolatzeko. Izena emateko fitxan txikien eta adinekoen kopurua zehaztu.
- 18:30ean. “Olio dastaketa” bazkariaren gunean. Faltzesen olioa egiteko aldez aurretiko ezagutzak emango dira eta olio txigortuaren dastaketa egingo da (baratxuria egiteko aukera). Prezioa 8 euro pertsonako (txikiak 3€). Beraiek egindako olioa erosteko aukera.
- 20:00etan. Poteoa herrian zehar eta afari autogestionatua.
Urriak 5, igandea
- 8:30etik 10:00etara. Ogi, opil eta gozo zerbitzua gunean (bezperan erreserbatu erosi nahi dena). Prezioen zerrenda erreserba egiterakoan jakinaraziko da eta ordainketa eskudirutan egingo da produktuak jasotzerakoan.
- 10:00etan. Auto-karabanetan “Zahorí Hipikara” (aparkaleku handia) abiatzea.
- 10:30ean. Doako bisita gidatua pistatxo finka batera. Bertan, pistatxoen laborantza eta merkaturatze-prozesua azalduko dira. Bertan pistatxoak erosteko aukera.
- 12:00etan. Bisita eta jarduerak “ZAHORÍ hipikan” (20 euro pertsonako, txikiak doan). Bisita gidatua finkara, museo etnografikoa, zaldiak eta kalesak (paseoarekin) eta abelzaintza. Txistorra eta hirugihar aperitiboa parrillan, Tximeletak eskainia eta bazkari autogestionatua instalazioetan bertan. Barbakoa erabili daiteke, norbaitek bere kabuz erreta jan nahi badu. Edarien barra, norberak behar dituenak eskuratzeko. Arratsaldean jarduera libreen jarraipena TOPAKETA bukatu arte.



