Urriak 4, ostirala

  • 18 h.                Parte-hartzaileen harrera
  • 20 h.                Pintxo-potea tabernetan zehar

Urriak 5, larunbata

  • 10:00etan.      Bisita gidatua Castejongo Museora eta Energiaren Gelara. 90 minutu (45 minutu leku bakoitzean). 5 euro/pertsona.
  • 12:30.              “Marqués de Montecierzo” upeltegira bisita (4 €/pertsona).
Bisitaldia osatzeko, 2 gazta-pintxo eta 4 ardo dastatuko dituzte helduek eta muztioa umeek.
8 urtetik beherakoek doan lagundu ahal izango diete bisitariei, muztioa eta pintxoak hartzeko eskubiderik gabe.
  • 14 h.                Paella mistoa. 12 euro helduentzat eta 9 euro haurrentzat (paella, ogia eta “castejoneras” postre tipikoa barne)
 Mahai-zapia, platerak, edalontziak, mahai-tresnak eta ezpainzapiak prezioan sartuta daude.
 Edariak ez daude prezioan (bakoitzak bere edaria eraman behar du).
 Animazioa “TIRIK TITÁ” perkusio taldearen eskutik.
  • 17 h.                Larru tailerra (Manolo)
  • 17 h.                Txotxongilo tailerra (Adolfo)
  • 18 h.                Autokarabanen mantentze-lanen tailerra (Aitor – Reparavaning)
 Tximeletako bazkideei APP Playoffera sartzeko baliabideak emango zaizkie, hemendik aurrera Elkartearen kudeaketarako erabiliko dena.
  • 20 h.               Erronda tabenetan zehar.

Urriak 6, igandea

  • 9:30.               Ibilaldi gidatua Ebroko sotoetan (2-3 ordu). Hamaiketako autogestionatua, bidean.
  • 14 h.               Bazkari autogestionatua, eremuko instalazioen ondoan. Instalazioak parrillada partikularrak egiteko erabiltzeko aukera.

KDDaren amaiera

Hilaren 4tik (ostirala) 7ra (astelehena), prezio murriztuan (6,30 euro/pertsona/egun) “El Romeral” instalazioak erabiltzeko aukera (gimnasioa, igerileku estalia, sauna lehorra, sauna finlandiarra eta SPA barne ). Goizean sartu, bazkaltzera atera eta arratsaldean itzuli daiteke.
 Edozein unetan, bakarka edo taldean, “Trenbidearen aitzindariak Castejonen” gimkana digitala egin daiteke, auto-zuzendua eta Udaletxearen fatxadan irteera duena.
 Asteburuan zehar “Puzzle txapelketa nazionala” egingo da Kulturgunean. Larunbatean 18etatik aurrera haurrena eta igandean 11etatik aurrera helduena.