Zirkulazioko Araudi Orokorra aldatzen duen Errege Dekretu berriak, autokarabanisten
kolektiboarentzat “hobetu” daitezkeen eta “inklusiboak” izan beharko luketen zenbait alderdi
ditu.
Auto-karabanisten elkarteek, 5.000 bazkide eta jarraitzaile baino gehiago ordezkatzen
dituztenek, uste dute autokarabanisten kolektibo honi dagokionez Zirkulazioko Araudi
Orokorrean egindako aldaketak nabarmen hobetu daitezkeela.
Beren alegazioetan, idatzian zehaztasunik ez dagoela adierazi dute, hala nola, aparkatzeko
“tarifikazio” modu bat, orekatua, bidezkoa eta proportzionala, eta ez udalerri bakoitzaren
“gustuaren” esku uztea.
Beste adibide bat da argi uztea 2023/14 ITC PROTak indarrean jarraitzen duela eta nahitaez bete
beharrekoa dela, Tokiko Administrazioek ezin dutelarik horren aurka egin edo kontrakoa esan.
Halaber, Europar Batasunean homologatuta eta partekatuta dagoen seinale ofizialen katalogoa
bete behar dela alegatzen da. Ezin da onartu, legez kanpokoa delako, edonork bidesegurtasuneko
irizpiderik gabe seinaleak asmatzea edo aplikatzea.
Alegazio hauek eta gehiago, Autokarabanista Autonomikoen Elkarteek modu komunean aipatzen
dituztenak, eta web orri ezberdinetan eskuragarri daudenak, kolektiboko erabiltzaile guztiek
kontsultatu eta erabili ahal izango dituzte, elkarte batean egon edo ez.
Estatuko eremuko elkarteren batek ere alegazio hauek babesten dituela adierazi nahi dute eta
ahalik eta elkarrizketa eta elkarlan handiena izateko prest agertu dira.
Ondorioa
Autokarabanisten elkarteek berretsi egin dute elkarkideen eskubideak defendatzeko
konpromisoa dutela, eta modu koordinatuan lan egiten jarraituko dute, prozesu legegilean haien ahotsak entzungo direla ziurtatzeko.
UCC zuzendaritza taldea, TXIMELETA zuzendaritza taldea, SOLRBELTZ zuzendaritza taldea, AMMICA zuzendaritza taldea, AC – MUR zuzendaritza taldea, ACTUA zuzendaritza taldea
ACAT zuzendaritza taldea, ACA-LABARO zuzendaritza taldea, acaVANça zuzendaritza taldea
, ABACES zuzendaritza taldea

ALEGAZIO BATERATUEN DOKUMENTUA
Bat egin ekimenarekin, proposamenak banaka bidalita participacion.normativa@dgt.es helbidera, uztailaren 26a (ostirala) baino lehen.
Atxikitako dokumentua pertsonalizatu eta posta elektronikoz bidali besterik ez duzu egin behar. Deskargatu hemen: Banakako alegazioen txantiloia.




